Aberri Egunerako deialdia zabaltzeko egin duten trailerrean parte hartu du Mikel Markezek

Karkara

Orion bizi den musikariak bat egin du Euskal Herria Baterak Aberri Egunerako egin duen duen deialdiarekin.

Euskal Herria Batera ekimenak 2021. urteko Aberri Eguna Euskal Herri osoan batera ospatzeko deialdia egin du, eta deialdia zabaltzeko, Keinu bat batera izeneko bideoa labur bat aurkeztu du. Hain zuzen ere, bideo horretan agertzen da Mikel Markez musikaria. Euskal Herriko beste hamaika aurpegi ezagunekin batera egin du bat Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin.

Ekimenak azaldu duenez, kantua izango da "batuko gaituen keinuetako bat". Apirilaren 4an, etxeetako eta eraikinetako leihoak zein baloiak "gure ikurrez" apaintzeko deia egin du ekimenak. 12:30ean, berriz, herriko plazetan Gernikako Arbola, Txoriak Txori, eta Ikusi Mendizaleak abestiak kantatzeko deia zabaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide