Positibotasun tasak gorantz jarraitzen du

Mireia Galarza Bastida 2021ko mar. 20a, 13:23

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 326 kasu detektatu zituen atzo Osakidetzak, eta Osasunbideak 102 Nafarroan. Datu horiek tarteko, %6,1 da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako positibotasun tasa, eta %8,2, aldiz, Nafarroakoa. Osakidetzak jakinarazi duenez, 26 lagun ospitaleratu zituzten atzo. 

Astebururo bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du herriz herrikako daturik eman gaurkoan. Hala ere,  datu orokorrak plazaratu dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 326 kasu detektatu zituen atzo Osakidetzak, eta Osasunbideak 102 Nafarroan. Orotara, beraz, 428 lagunek eman zuten positibo atzo Hego Euskal Herrian, herenegun baino 162 positibo gutxiago.

Atzo 5.342 proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 326 positibo zenbatuta, %6,1era igo da positibotasun tasa; izan ere, herenegun %5,4 zen tasa hori. Nafarroan, berriz, 1.251 test egin zituzten eta 102 positibo zenbatu; %8,2koa da lurralde horretako positibotasun tasa –herenegun %6,2a zen tasa–. Garbi dago, beraz, kasu gutxiago detektatu dituzten arren, positibotasun tasa gorantz doala pixkanaka. 

Lurraldekako datuei erreparatuz gero, aldeak nabarmenak dira: Bizkaian 168 positibo atzeman zituzten atzo, Gipuzkoan 110, Araban 47 eta Nafarroan 102. Gainera, lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsona batek ere eman zuten positibo atzo gauzatutako probetan.

Osakidetzak ospitaleetako datuak ere eman ditu, eta erakundearen arabera, atzo 26 lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan. Gaur-gaurkoz, 91 lagun daude ZIUetan ospitaleratuta. Duela astebete 95 pertsona zeuden ZIUn ingresatuta.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez ditu herrikako datuak argitaratzen asteburuetan; beraz, astelehenera arte itxaron beharko da tokian tokiko datuak izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide