Gipuzkoako eraikuntzetako garbitzaileek lau egunetako greba deitu dute datorren asterako. ELA, LAB eta UGT sindikatuek egin dute greba deialdia, soldata-arrakalarekin amaitzea eskatzeko eta negoziazioari "merezi duen seriotasunez heltzeko ordua" dela aldarrikatzeko. Martxoaren 15ean, 16ean,17an eta 18an egingo dute greba, eta egun horietan askotariko mobilizazioak eta protesta ekimenak egingo dituzte.
Deialdira batu diren eskualdeko garbitzaileek ere egingo dute greba, eta asteazkenean, 15:30ean, auto karabana egingo dute Azkoitiko LIDL-eko biribilgunetik hasita.