90 positibo izan dira Gipuzkoan azken orduetan

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 6a, 13:00

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 307 positibo izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun Sailak ez du asteburuetan herrietako daturik ematen.

Atzo, ostirala, 7.102 PCR eta antigeno proba egin zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horietatik 307k eman zuten positibo; beraz, positibotasun tasa %4,3koa izan zen. Bezperan baino 16 kasu gutxiago izan ziren atzo hiru lurralde horietan. Lurraldeen arabera, Araban 56 kasu izan zituzten, 157 Bizkaian eta 90 Gipuzkoan. Beste erkidego edo toki batzuetako lau kasu ere zenbatu zituzten atzo egindako probetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 115 pertsona ZIUn daude.

Nafarroan, berriz, beste 58 positibo izan zirela aurreratu du Osasunbideak. Ostegunean izandakoak baino gutxiago dira —70 positibo zenbatu zituzten ostegunean—, eta joan zen asteko ostiraleko datuekin alderatuta gora egin dute kasuek: 45etik 58ra. 1.625 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin zituzten atzo. Positibo tasa, beraz, % 3,6koa da, azken egunetan erregistratutakoaren antzekoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide