Esti Markezek kantu berria emango du argitara gaur gauean. Musikariak sare sozialetan aurreratu duenaren arabera, gauerditik aurrera egongo da entzungai 'Printzesak eta printzeak' abestia plataforma digitaletan. Bideoklipa ere egin dute, eta kantuarekin batera plazaratuko du Youtuben duen kanalean.
Markez pozik azaldu da, abesti berrian Sara Azurzarekin eta Olatz Salvadorrekin elkarlanean aritzeko aukera izan duelako: "Bi emakume berezi izan ditut haien ahotsekin abestia edertzen". Hainbat musikarik parte hartu dute piezaren grabaketan, besteak beste, Julen Alonsok eta Mikel Markezek.