Orio Eragineko jokalariek asteburuko partida guztiak irabazi zituzten

Iñigo Gaiton

Hiru norgehiagoka izan zituzten asteburuan eskubaloi jokalariek, bi etxean eta bat kanpoan, eta guztietan gailentzea lortu zuten.

Pasa den asteburua ona izan da herriko eskubaloi jokalari gazteentzat. Orio Eragin Eskubaloia elkarteko kadeteek eta jubenielk hiru partida jokatu zituzten, eta hirurak irabaztea lortu zuten. Hauek dira emaitzak:

Jubenilak, Gipuzkoa
Tolosa Eskubaloia 15
Andu Proiektuak Orio 18

Kadeteak, preferente maila
Sinergia Orio 25
Trapaia Pulpo Zumaia 17

Kadeteak, Gipuzkoa
Neolith Orio 15
Munttarpe Lezo 8

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide