Aurten, maiatzaren 22an jokatuko da Binakako Euskal Pentatloiko kanporaketa saioa, eta finala ekainaren 22an egingo dute. Tolosako zezen plazan jokatuko dira bi jardunaldiak, eta aurreratu dutenez, finalen egunean emakumeak ere arituko dira estreinakoz.
Antolakuntzak zabaldu duen informazioaren arabera, Gorka Etxeberriak debuta egingo du pentatloian, eta Peña azpeitiarrarekin batera jardungo da txapelketan. Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a ere lehen aldiz lehiatuko da modalitate honetan, eta Izeta VI. ilobarekin batera osatuko du bikotea.