Orioko Udalak kultur agenda oparoa antolatu du martxorako eta apirilerako, eta gaur aletu ditu programaren nondik norakoak. Adierazi dutenez, ekitaldietarako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, eta ekitaldia baino bi aste lehenago jarriko dira salgai. Aldi berean, herritarrei gogorarazi die sarrera kopurua mugatua izango dela, aforo kontuengatik.
Hauek dira programako kultur ekitaldiak:
MARTXOAK 5, OSTIRALA
19:00 «Orainmenean» erakusketa eta bertso-saio berezia Arraunetxen: Uxue Alberdi, Ane Peñagarikano eta Nerea Elustondo bertsolariak eta Amaia Agirre gai-jartzailea. Sarrerak: 5€
MARTXOAK 12, OSTIRALA
19:00 «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlana Arraunetxen: Kepa Errasti, Ane Gabarain eta Iñigo Aranbarri. Sarrerak: 10€
MARTXOAK 14, IGANDEA
18:00 «Denboraren taupadak» haurrentzako ekitaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€
MARTXOAK 20, LARUNBATA
19:00 Esti eta Mikel Markezen kantaldia Karela kiroldegian. Sarrerak: 10€
MARTXOAK 26, OSTIRALA
19:00 Jon Gurrutxaga & Urbil Artolaren kantaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€
APIRILAK 16, OSTIRALA
19:00 Testura taldearen musika-emanaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€
APIRILAK 25, IGANDEA
18:00 «Kantu kolore» haurrentzako ekitaldia Karela kiroldegian. Sarrerak: 10€
APIRILAK 30, OSTIRALA
18:00 Maria Rivero abeslariaren kantaldia Arraunetxen: «Parentesiak». Sarrerak: 2€