Balora ezazu KARKARAren jarduna

Karkara 2021ko ots. 17a, 19:32

Bazkideen, irakurleen eta herritarren iritzia ezinbestekoa izango da UKT kooperatibako hedabide bakoitzaren etorkizuneko erronkak finkatzeko. Horretarako, inkesta bat jarri du martxan KARKARAk. Egin klik honako lotura honetan eta eman zure iritzia.

Ia bi urte igaro dira Urola Kostako tokiko hedabideek bat egin zutenetik. KARKARAk, Baleikek, Uztarriak, Maxixatzenek, Erlo Telebistak, Zarauzko Hitzak eta Urola Kostako Hitzak, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen dute orain, eta irakurleek hedabide bakoitzaren proiektuaren inguruan duten iritzia ezagutu nahi dugu.

KARKARAk herritarren atxikimendua behar du proiektua mantentzeko. Horregatik, bazkideen eta irakurleen iritzia garrantzitsua da guretzat. Hala, etorkizuneko komunikazio eskaintza zehazteko eta proiektua finkatzeko, ezinbestekoa zaigu jakitea irakurleok dituzuen kontsumo ereduak (papera, telebista, webguneak) zeintzuk diren, lantzen ditugun gaiekiko zer interes duzuen, landutako gaiei emandako tratamenduaz zer iritzi duzuen, aldizkarien banaketa zer iruditzen zaizuen, eta abar.

KARKARAren bazkideek mezu bana jasoko dute, posta elektronikoz, galdetegi bat betetzeko eskatuz, eta atari digitaleko nahiz sare sozialetako jarraitzaileei ere gauza bera egiteko eskatu nahi diegu. Horretarako, egin klik honako lotura honetan eta eman zure iritzia!

Eskerrik asko!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide