Kalean da otsaileko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko ots. 5a, 11:11

Gaur arratsaldean banatu dute KARKARAren 429.zenbakia. Aian eta Orion korrikarako dagoen zaletasunaz hitz egin du oraingoan KARKARAk bi herrietako korrikalariekin.

Gaur, ostiralarekin, otsaileko KARKARA aldizkaria banatu da Orioko eta Aiako postontzietan, eta oraingo honetan korrikarako dagoen zaletasunaz hitz egin du KARKARAK bi herrietako korrikalariekin. Horrez gain, Mikel Agotek izurriteak surf taulen sektorean izan duen eragina izan du hizpide, eta Dikeko proiektuaren inguruko iritzia ere eman dute Orioko udal taldeek. Oroimenaren Kutxa atalean, bestalde, Julian Wilson, Kontxako baineru oriotarraren inguruan artikulua idatzi du Iñaki Iturainek.

Horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetako Portland hiritik ere berriak izango dituzte oriotarrek, Joseba Britek iritzi artikulua idatzi baitu, Amor Fati izenburupean.

Hori guztia eta askoz gehiago, otsaileko aldizkarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide