Noka ikastaroa antolatu dute Orioko Ahalduntze Eskolak eta udalak elkarlanean

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 3a, 08:00

Noka ikastaroaren iazko edizioa. Artxiboko irudia.

Bi orduko bost saio egingo dituzte ostiraletan, otsailaren 19tik martxoaren 26ra bitartean.

Orioko Ahalduntze Eskolak eta udalak Noka ikastaroa antolatu dute otsail eta martxorako. Ostiralero, bina orduko bost saio egingo dituzte kultur etxean, eta erabiliko duten metodologia praktikoa izango da guztiz.

Ordutegiari dagokionez, 17:30etatik 19:30era egingo dira ikastaroak. Lehenengoa otsailaren 19an izango da, eta azkena martxoaren 29an. Interesa dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide