Bihar hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta KARKARAk taldea jarriko du martxan

Karkara 2021ko urt. 31a, 09:00

KARKARAk laugarrenez jarriko du taldea martxan, eta batzeko aukera izango dute herritarrek. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Oraingoan, zortzi asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak.

Bihar, astelehenarekin, hasiko da Egunean Behin sakelako telefono jokoaren seigarren denboraldia, eta KARKARAren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Zortzi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute.

KARKARAk laugarrenez jarri du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Taldean parte hartzeko, aplikazioaren behealdean dagoen Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 17D4FA kodea sartu behar da; Karkara izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.

400dik gora partaide aritu ziren bosgarren denboraldian talde honetan jokoan, eta Murakami87 izeneko erabiltzailea izan zen irabazlea. Orduan ere Ekain sagardo ekologiko kaxa bat izan zen saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide