Jon Gurrutxagaren kontzertua eta Herriok antolatutako hitzaldia bertan behera geratu dira

Karkara 2021ko urt. 28a, 16:24

Pandemiak eragindako egoera dela eta, oraingoz bi ekimenak ez egitea erabaki dute antolatzaileek, aukera egon daitekeen arte.

Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak kontzertua eman behar zuten ostiral honetan Arraunetxen, baina udalak adierazi duenez, emanaldia ez da egingo, herrian azken egunotan izan diren positiboen ondorioz. Bestalde, Herrio Natur Taldeak hitzaldia antolatua zuen otsailaren 6rako Lurgaia fundazioarekin batera, eta arrazoi berarengatik, ekimena bertan behera uztea erabaki dute oraingoz.

Bi ekimenen antolatzaileek adierazi dutenez, ekimenak egiteko data berriak bilatzen saiatuko dira, izurritearen egoerak hobera egiten duenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide