Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzetan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2020ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Hala, UKUEk gogoratu du ostiralean bukatuko dela eskabideak aurkezteko epea.