14.180 antigenoen eta PCR proba egin zituzten guztira, eta kasu positiboak 1.030 izan ziren; positibotasun tasa %7,2koa izan zen atzo.
Osakidetzak emandako datuen arabera, 74 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eragindako gaixotasunengatik, eta 86 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du herrietako daturik ematen asteburuetan; horretarako astelehenera arte egon beharko da zain.