Ezin jakin

Karkara 2021ko urt. 11a, 11:22

Iñigo Gaitonek KARKARAren 423. zenbakian argitara emandako testua eta argazkia, 'Hizkiak eta izpiak' atalean.

Epsilon urakanak aspaldiko olaturik handienak ekarri behar zituela-eta, goizean goiz eskoilera muturrerainoko bidea egin nuen, fotoak egiteko asmoarekin. Tamalez, itsasaldiak gauez jo zuen goia, eta eguna argitzerako olatuak ez ziren hain ikusgarriak; itsasoan ez zen ezer ikaragarririk. Hala, argazki bereziren bat egiteko esperantza galduta, aparteko gogorik gabe jardun nuen kamerarekin. Nire harridurarako, irudi hau goiz hartan hartu nuen, objektiboa harrobi aldera begira jarri nuen batean. Etxean jabetu nintzen olatuaren ederraz, gogo nahikoa itzaliarekin fotoak berrikusten ari nintzen bitartean. Ezin jakin inoiz itsasoak zer ekarriko duen; ez bizitza errealean, ez argazkietan ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide