Bideoa: Biharko manifestazioan parte hartzera deitu du Orio eta Aiako hainbat norbanako eta eragilek

Onintza Lete Arrieta 2021ko urt. 8a, 12:08

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko Orioko kaleetan manifestazioa egingo da bihar, urtarrilak 9, Sarek deituta. Bilboko manifestazio nazionalaren ordez herriz herri egingo dira mobilizazioak, eta aiarrek Oriokoan hartuko dute parte. Sarek prestatutako bideoan bi herrietako hainbat norbanako eta eragile ageri dira.

Urtarrilaren hasieran urtero egiten da euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa Bilbon, eta herri guztietatik hara joan ohi da ehunka eta ehunka herritar. Aurten, COVID-19agatik hartu beharreko segurtasun neurriek eragotzi egin dute halako mobilizazio bat antolatzea, eta horren ordez, herriz herri egingo dira aldarrikapen ekintzak.

Orion, esaterako, plazatik manifestazioa abiatuko da bihar, larunbata, 17:30ean, eta amaieran ekitaldia egingo da. Aiarrek ere Orioko mobilizazioan hartuko dute parte. Bi herrietako bizilagunei bertaratzera dei eginez honako bideoa osatu du Sarek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide