Euskaraldia 2020

Euskaraldiko gehigarriko lehiaketak baditu saridunak

Karkara 2020ko abe. 4a, 13:54

Hiru pertsona izan dira saridunak; joko bakoitzeko saridun bat.

Urolako Komunikazio Taldeak Euskaraldiko gehigarria banatu zuen azaroan, bere bazkideen artean. Gehigarri horretan lehiaketa antolatu zuen UKTek, eta atzo egin zuen zozketa. Hiru pertsona izan dira saridunak; joko bakoitzeko saridun bat.

Hona hemen irabazleen izenak eta sariak:

• Hizki zopa: Haritz Gorriti Arrue. (Urola Kostako Hitza egunkaria eta herriko aldizkaria)

• Pareak egin: Edurne Arrue Arandia. (Euskaraldiko produktuen sorta bat)

• Osatu esaldiak: Eva Sudupe Uria. (Liburu sorta itzela, Elkar argitaletxearen eskutik)

Erantzun zuzenak:

• Hizki zopa: Emendau.

• Pareak egin: 1-E, 2-D, 3-B, 4-C, 5-F eta 6-A

• Osatu esaldiak: 1-katxarrue, 2-takarrak, 3-andar, 4-ardaxe eta 5-erro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide