Organikoaren eta errefusaren edukiontziak berriro, txartel bidez

Karkara 2020ko aza. 27a, 08:34

Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin bilketa sistemaren berrantolaketa abian jarri du astelehenean arazoari konponbidea emateko.

Errefusaren eta organikoaren edukiontziak itxiko dituzte berriz ere Aian eta Orion. Pasa den martxoan zabaldu ziren herritarren segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurrean.

Edukiontziak irekitzearekin batera, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du, ordea, eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko aurkitu dituzte. Horregatik,  txartel bidezko irekiera berrezartzea erabaki du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Azaroaren 30ean, astelehenean itxiko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide