Bukatu dira herriko denda txikiak suspertzeko merkataritza-bonuak

Karkara 2020ko aza. 25a, 14:36

1.000 erosketa-txartel atera ditu udalak udazkeneko kanpainan, eta denak saldu dira turismo-bulegoan.

Udalak azaroaren 2an jarri zuen kanpaina martxan, herriko merkataritza suspertzeko helburuarekin. Herritar bakoitzak 60 euroko balioko bonu bana erosteko aukera izan du, 40 euroan. Kanpainari harrera "ona" egin diote herritarrek , udalak adierazi duenez, eta dagoeneko ahituta daude erosketa-bonuak.

Azken egunak, bonuak erabiltzeko

Datorren astelehena, azaroaren 30a, izango da erosketa-bonuak erabiltzeko azken eguna. Beraz, bonua erosi eta oraindik erabili ez duten herritarrek datozen egun hauetan erabili beharko dute, kanpainara atxikitutako 47 establezimenduetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide