Positiboen beheranzko joerak jarraitzen du

Nerea Uranga 2020ko aza. 21a, 13:19

Atzo herenegun baino kasu positibo gutxiago atzeman zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina bezperan baino proba gutxiago egin zituen atzo hiru lurralde horietan, 13.164. Hautemandako kasu positibo berriak 867 izan ziren.

Herenegundik atzora kasu positiboen kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina atzo bezperan baino PCR eta antigeno proba gutxiago egin zituzten. Izan ere, herenegun COVID-19aren 935 kasu zenbatu zituzten, eta atzo 867. Dena den, atzoko positiboen ehunekoa ostegunekoa baino zertxobait altuagoa izan zen: herenegun %6,5 eta atzo %6,6. Atzo Gipuzkoan 365 positibo zenbatu zituzten, Bizkaian 385 eta Araban 108. Osakidetzak 13.164 PCR eta antigeno proba gauzatu zituen atzo, bezperan baino 1.227 gutxiago.

Osakidetzak jakinarazi duenez, 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eraginda Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta gaur-gaurkoz, 139 pertsona daude ZIUetan.

Nafarroako Gobernuak oraindik ez ditu jakinarazi atzoko datuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide