Aroa Sanchezek debuta egingo du bihar harri-jasotzaile modura, Pobesen

Iñigo Gaiton

Sanchezen aurretik, Gorka Etxeberriak eta Jokin Eizmendik Binakako Harri-Jasotze Txapelketako jardunaldia jokatuko dute, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Aroa Sanchez estreinakoz aterako da plazara igandean, harria jasotzera. Hala adierazi du Joseba Ostolatza Harri Eskolak, sare sozialetan zabaldu duten oharrean. Pobesen egingo du debuta, hamabietatik aurrera, Gorka Etxeberriaren eta Jokin Eizmendiren saioaren ondoren.

Aizkolariek emango diote hasiera kirol probari, Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketako jardunaldiarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide