Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi elkarrekin izango dira igandean

Karkara

Binakako harri-jasotze txapelketako jardunaldia jokatuko da Pobesen, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi Pobesen izango dira igande eguerdian, Binakako harri-jasotze txapelketako saioan. Hamabietatan emango zaio hasiera saioari, eta haiekin batera aizkolari gazteak ere ariko dira lehian.

Harri hauek erabiliko dituzte Etxeberriak eta Eizmendik: 175 kiloko laukizuzena, 138 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola.

 

 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide