Nola ari dira moldatzen ostalariak janaria etxera eramateko zerbitzuarekin?

Mireia Galarza 2020ko aza. 15a, 11:17

Tabernak eta jatetxeak ixteko agindua eman zuenetik Eusko Jaurlaritzak, etxerako zerbitzua ematen edo hori indartzen hasi dira ostalari asko. Aiako Altxerrin eta Orioko Sukian izan da KARKARA, haien iritziak eta lehen egunetako esperientziaren berri jakiteko.

Azaroaren 6tik itxita daude tabernak eta jatetxeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta soilik janaria etxera eramateko zerbitzua eskaini dezakete. Ostalari asko hasi dira orain zerbitzu hori eskaintzen, eta beste batzuk, lehendik zuten zerbitzua indartu egin dute.

Aurreneko egunetako balorazioa eskatu die KARKARAk Aiako Altxerri jatetxeko Xabier Atorrasagastiri eta Orioko Sukia tabernako Maider Sukiari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide