'Cholitas' filma emango dute Etxeluze Gaztetxean gaur arratsaldean

IƱigo Gaiton 2020ko aza. 12a, 10:05

Gaurko film emanaldiarekin, hasiera emango zaio herriko hainbat eragilek azaroaren 25aren bueltan antolatu duten egitarauari. 18:30ean izango da proiekzioa gaztetxean.

'Cholitas' filma emango dute gaur arratsaldean Etxeluze gaztetxean. Dokumentalak Boliviako bost emakume indigenen balentria du ardatz: Aconcagua mendiaren gailurra zapaltzea lortu zuten arropa tradizionalak jantzita. Lorpena ahalduntzearen eta askatasunaren aldeko aldarria zabaltzeko baliatu zuten.

Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izango da, eta horren bueltan egitarau bateratua antolatu dute Orioko hainbat eragilek elkarlanean: Xaltxerak talde feministak, Etxeluze gaztetxeak, Ahalduntze Eskolak eta udalak. Gaurko proiekzioak emango dio hasiera programari.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide