COVID-19a dela eta, murrizketek eragina izan dute Santu Guztien Egunean ere. Normalean, jende pilaketak sortzen dira hilerrietan egun seinalatu honetan, eta udalek herritarrei eskatu zieten ahal den neurrian aurreratzeko hilerrira egingo dituzten bisitak, denak ez juntatzeko gaurko egunez. Gainera, Santu Guztien egunean Orioko hilerrian egin ohi den meza ere bertan behera utzi zuen elizak, elizkizun berezi horretan ezin direlako mantendu koronabirusarengandik babesteko distantziak.
Hala, aiarrek eta oriotarrei bete dute gomendatutakoa, eta jende gutxi dabil gaur hilerrietan. Asko herenegun eta atzo joan ziren beren familiakoei lore eskaintza egitera eta hilobiak apaintzera, eta gaur kolore biziz jantzita zeuden Aiako eta Orioko hilerriak.