COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri dituzten azken neurriak kontuan hartuta, Udalak erabaki du bertan behera uztea aurtengo San Nikolas jaiak.
Oharrean zehaztu dutenez, izurriteak eragindako egoeran ezinezkoa da festak normaltasun minimo batez ospatzea eta Udalak, aurrez San Pedro jaietan egin zuen bezala, jaiak bertan behera uztea erabaki du, herritarren segurtasuna eta osasuna zaintzeko. "Ez da erabaki erraza izan, abenduko jaiak oso maiteak dira-eta oriotarrontzat, baina Udalak garbi ikusi du hori zela egin beharrekoa. Etorriko dira garaiak oriotarrak berriro festa-giroan biltzeko eta herriko jaiak elkarrekin ospatzeko!", azaldu dute.