Bihar, asteartea, txirrindularien Espainiako Vuelta eskualdetik igaroko da. 14:00 aldera espero da txirrindulari proba Orion, eta herritik Zarautz, Getaria, Zumaia (14:22an espero da pasako dela), Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko ditu tropelak. Ondorioz, trafikoan ez ezik, aldaketak eragingo ditu Lurraldebusen autobus zerbitzuetan. Hainbat autobus linea ez dira aterako Vueltaren eraginez, eta beste hainbatetan aldaketak eragin ditu.
Kostako lineei dagokionez, Lurraldebusek ez du zerbitzurik ezeztatzea aurreikustean, baina 13:00etatik 17:00etara bitartean atzerapenak edo aldaketak egon daitezkeela iragarri du. Denbora tarte horretan trena erabiltzea ere gomendatu du.