Memoriaren bulegoa asteazkenean irekiko dute aurreneko aldiz

Iñigo Gaiton 2020ko urr. 15a, 12:34

Indarkeria politikoak eragindako sufrimenduaren inguruan ikerketa egingo du Aranzadik, eta, datozen asteetan, lau asteazkenetan zabalduko dute Memoriaren bulegoa kultur etxean, herritarren testigantzak biltzeko.

Herritarrek aukera izango dute Aranzadiren ikerketari ekarpenak egiteko, eta horretarako zabalduko dute Memoriaren bulegoa. Ikertzaileekin aurrez aurre elkartu nahi ez dutenentzat, izango da informazioa beste modu batzuetara helarazteko aukera.

Hau da Memoriaren bulegoaren informazio praktikoa: 

Egunak: Urriak 21, Urriak 28, Azaroak 4, Azaroak 11.

Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Telefonoa eta e-posta: 943 466 142 / memoria@aranzadi.eus

Erlazionatuak

Oriotarren memoria kolektiboa osatuz

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020 urr 13 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide