Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi nor baino nor gehiago arituko dira igandean

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 13a, 09:48

Urrezko binakako harrijasotze txapelketa egingo da Burgelun, 12:00etatik aurrera.

Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi elkarren kontra arituko dira urriaren 18an, igandearekin. 'Gruas iru saria' izango dute jokoan, Urrezko binakako harrijasotze txapelketaren barruan.

Erabiliko dituzten harriei dagokionez, 175 kiloko laukizuzenari, 138 kiloko kubikoari, 100 kiloko zilindro zaharrari eta 100 kiloko bolari emango dizkiote altxaldiak.

Harrijasotze txapelketarekin batera, 3. mailako Euskadiko Aizkolari Txapelketako jardunaldia ere egingo dute Burgelun. Zirkuituko aurreneko kanporaketa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide