Mario Ramos irundarrak irabazi zuen Gipuzkoako Kopa dardo txapelketa

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 13a, 08:53

Jon Amenabar bosgarren sailkatu zen bikoteka egindako txapelketan, eta Andeka Atxega seigarren. Bakarkakoan, berriz, Jose Mari Elgorriaga izan zen lehen oriotarra, zazpigarren postuan sailkatu eta gero.

Larunbatean dardoen Gipuzkoako Kopa jokatu zen hondartzako Balea jatetxean. Torneoak ehun dardozale inguru zuen, eta, goizetik hasita gauerdira bitartean, jokalariak partidak egiten aritu ziren, bi modalitate desberdinetan: banakakoan —301 modalitatea— 44 lagunek parte hartu zuten, eta binakakoan —konbo modalitatea— 25 bikotek.

Hala, Mario Ramos irundarra izan zen garailea banakako txapelketan, Ion Alkorta donostiarra bigarren eta Jose Manuel Santos pasaitarra hirugarren. Jose Mari Elgorriaga izan zen ondoen sailkatutako oriotarra, eta zazpigarren postua lortu zuen.

Binakakoan, Abdel —Bergara— eta Jorge —Lasarte— izan ziren garaile. Jon Amenabar oriotarrak Walter lasartearrarekin osatu zuen taldea, eta bosgarren postuan sailkatu ziren. Andeka Atxega aiarra Esnarri usurbildarrarekin batera aritu zen, eta horiek seigarren izan ziren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide