Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.
Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan elkarretaratzeak deitu ditu Sarek. Herriz herri egingo dituzte kontzentrazioak 12:00etatik 13:00etara bitartean.