Hego Euskal Herrian 750 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduetan

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 26a, 16:40

Nafarroan atzeman dituzte positibo gehien: 352. Gipuzkoan, berriz, herenegun baino 26 kasu gutxiago zenbatu ditu Osakidetzak.

Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Institutuak adierazi dutenez, 12.259 PCR proba egin zituzten atzo, ostirala, Hego Euskal Herrian, eta horietatik 750 herritarrek eman zuten positibo. Nafarroa izan da kasu gehien hauteman dituzten lurraldea, 352 positibo zenbatu zituzten bertan; Bizkaian, berriz, 185 kasu berri daude, Gipuzkoan 115 eta Araban 96.

Ospitaleen egoerari dagokionez berriz, 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 49 dira ZIUn dauden gaixoak. Nafarroan, berriz, 18 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta horietatik bat bera ere ez zuten ZIUn sartu. Hala eta guztiz, 218 pertsona daude ospitaleratuta lurralde horretan, eta 26 dira ZIUn dauden gaixoak.

Datu horien berri eman dute Nafarroako Osasun Institutuak eta Osakidetzak. Astelehenean emango dituzte herriz herriko datuak eta RO indizea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide