Martxan da Euskaraz Gazte literatura lehiaketa

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 26a, 13:18

16 urtetik gorako aiarrek eta oriotarrek aurkez ditzakete dagoeneko beren sorkuntzak lehiaketara. Lanak aurkezteko epea azaroaren 13an amaituko da.

Idazteko zaletasuna suspertzea helburu duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketa abian da. Orioko eta Aiako herritarrek aurkeztu ditzakete dagoeneko beraien lanak. Testuek hainbat baldintza bete beharko dituzte:

  • Euskaraz idatzitakoak izan behar dute lehiaketara aurkeztutako lanek.
  • Jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira lanak.  Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik, ezta beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik ere. 
  • Oriotarra edo Aiatarra izan behar da parte hartzeko, edo bi herrietakoren batean erroldatua egon.
  • 16 urtetik gorako herritarrek aurkeztu ditzakete lanak. 
  • Luzera eta gaia librea izango dute lanek. 
  • Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
  • Bi atal izango ditu lehiaketak: ipuina eta bertsoa edo olerkia.
  • Lanak titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik ez da jarriko. Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
  • Pertsona batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
  • Sariak hauek izango dira, bi ataletarako berdinak: 1. saria 300 euro, 2. saria 200 euro, 3. saria 150 euro eta bi accesit, bakoitza 100 eurokoa.
  • Epaimahaia osatuko dute Orioko Udaleko euskara teknikariak Aiako Kultura teknikariak eta KARKARAko kide batek. Hala erabakiz gero, sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak. 
  • Lanak Orioko udaletxeko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu beharko dira, 2020ko azaroaren 13a baino lehen.
  • Antolatzaileek saritutako lanak argitaratzeko eskubidea izango dute, eta gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkie eskatzen dituztenei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide