KARKARAren Egunean Behin taldean, Oihane erabiltzailea izan da puntu gehien bildu dituena, eta Gozategi fruta-dendako otarra irabazi du. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean KARKARAko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza ere zozkatu du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT), eta, sailkapenean 60. postuan dagoen Aimar erabiltzaileak izango du harpidetzaren abantailez gozatzeko aukera.
Sariak eskuratu ahal izateko, irabazleek posta elektronikora mezu bat bidali beharko dute karkara@karkara.eus helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz, eta beraiekin harremanetan jarriko da KARKARA.
Horrez gain, konfinamendu garaian, Egunean Behin jokoaren 3. denboraldian, Kutixi kafetegian gosaria irabazi zuten bi lagunek oraindik ez dute beren gosari-bonoa jaso. Hala, horiei ere posta elektronikora mezu bat bidaltzeko eskatzen die KARKARAk.
Uda ostean bueltan
Uda garaian atsedenaldia hartuko dute CodeSyntax taldekoet, baina, iragarri dutenez, uda ostean bueltan izango dira berriro. Dena den, gogorarazi dute uztailaren 8an, asteazkenean, denboraldiko finala jokatuko dutela. Oraingoan irekia izango da, beraz, deia egin diete erabiltzaile guztiei 21:30ean aplikazioa zabaldu eta jokatzera sar daitezen.