Kalean da ekaineko KARKARA

Karkara 2020ko eka. 26a, 16:33

Imanol Urkizu musikariari egindako elkarrizketa eta Aiako igerileku eraberrituaren inguruko erreportajea jaso ditu ekaineko KARKARAK.

Gaur argitaratu da KARKARAren 418. zenbakia, eta banatzaileak Aiako eta Orioko buzoietan banatzen ari dira aldizkaria. Hilabete honetan, ohiko iritzi artikuluez gain, Imanol Urkizu musikariari egindako elkarrizketa, Aiako igerileku eraberrituaren inguruko erreportajea eta uda sasoiko argazki galeria landu ditu KARKARAk. Horrez gain, Orioko Musika Bandaren historia jasotzen duen erreportajea ere osatu du Iñaki Iturainek, Oroimenaren Kutxa atalerako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide