Bukatu da Aristerrazuko erromerien denboraldia

Karkara 2020ko eka. 23a, 16:09

Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, azken hiru hilabeteetan internet bidez egin dituzte trikitixa eta dantza saioak.

Urtero bezala, udan sartzearekin batera bukatu dute Aristerrazuko erromeria denboraldia. Ezohiko erromeriak izan dira aurtengoak, koronabirusaren krisia dela eta, martxotik bertan behera gelditu baitziren aurrez aurreko saioak. Azken hiru hilabeteetan, plaza birtualena aritu dira musikari eta dantzariak, eta beste ikasturte batez, iganderoko festaz gozatzea lortu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide