Azken orduetan COVID-19 gaitzaren kasu berririk ez dute hauteman Gipuzkoan

Karkara 2020ko eka. 6a, 16:06

Osasun Sailak jakitera eman duenez, lau kasu berri atzeman dituzte hiru lurraldetan: bat Araban eta hiru Bizkaian. Gipuzkoan ez dago kasu berririk, azken egunetako joerari eutsiz.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koronabirusaren lau kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan. Araban bat, Bizkaian hiru eta Gipuzkoan, aldiz, ez dute kasu berririk hauteman. Guztira, 4.009 proba egin zituzten atzo; horietatik 2.708 PCRak eta 1.301 test serologikoak. Krisia hazi zenetik, martxotik hona, COVID-19 gaitzak erasandako 20.117 kasu zenbatu dituzte hiru lurraldeetan, eta horietatik 16.923 pertsonek jaso dute senda-agiria, %84,1ak, hain zuzen ere.

Azken datuen arabera, hildakoak zazpi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo baino lau gehiago. Guztira, 1.571 dira COVID-19 gaitzarekin hildako pertsonak martxotik hona. Osasun Sailaren arabera, gaur gaurkoz hamazazpi gaixo daude ZIUn ingresatuta, atzo baino lau gutxiago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide