Zabalik dago Ubegun industriaguneko garbigunea

Karkara 2020ko api. 20a, 09:06

Garbigunea langile profesionalei eta udalei soilik eskaintzen ari da zerbitzua.

Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, martxan da Ubegun industriaguneko garbigunea. Pasa den astetik, martxan dira oinarrizkoak ez diren jardun ekonomiko batzuk, horregatik, garbigunea langile profesionalei eta udalei bakarrik ari da zerbitzua eskaintzen. Ohiko ordutegia du hondakinen bilketa zerbitzuak, eta gogoratu dute "erabat debekatuta" dagoela garbigunearen kanpoaldean hondakinak uztea.

Hurrengoa da ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era.
  • Larunbatak: 10:00etatik 12:30era.
  • Igandetan eta jaiegunetan itxita

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide