#EtxetikMundura

Joxe Ramon San Sebastian, etxetik mundura

Karkara

Joxe Ramon San Sebastian musikaria da gaurko protagonista #EtxetikMundura egitasmoan.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira egunotan. Gaur, esaterako, Maxixatzen.eus-en Bulego taldeko Tomas Lizarazu musikariaren emanaldia eta Zarauzkohitza.eus-en Occhi di Farfalla bikotearena. 

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide