Langileek enpresak betetako formulario baten bitartez egiaztatu beharko dute lanera doazela

Karkara 2020ko mar. 30a, 19:18

Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea erabaki zuen atzo, 10/2020 dekretuaren bidez, eta beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eskatuko ditu formularioak lanerako joan-etorriak egiaztatzeko.

Enpresek behar bezala betetako formulario baten bidez egiaztatu beharko dituzte beharginek lanerako joan-etorriak bihartik aurrera. Atzo onartu zuen Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea 10/2020 dekretuaren bidez, eta beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Ekonomiaren Garapen sailek formulario bat prestatu dute lanerako joan-etorriak Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren aurrean justifikatu ahal izateko. Izan ere, horiek formularioak eskatuko dituzte bihartik aurrera. Formularioa honako lotura honetan deskargatu daiteke. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Confebasken eta Merkataritza Ganberen eta sindikatuen esku jarri ditu formularioak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide