2020ko lehen ordu aldaketa egingo da gaur. Hain zuzen ere, gaurtik bihar bitarteko gauean egingo da aldaketa. Zehazki, igandeko –martxoak 29– 02:00etan 03:00ak izango dira; beraz, ordubete gutxiago izango du egun horrek. Hori horrela, denbora gutxiago izango dute herritarrek atseden hartzeko igandean, baina aurtengoan, konfinamendua tarteko, murrizketak ez du halako eraginik eragingo herritar gehienen artean.
Igandetik aurrera, udako ordutegia izango da indarrean. Eguzki orduak gehiago aprobetxatzeko helburuarekin egiten da ordu aldaketa; izan ere, beranduago argitu eta beranduago ilunduko du aurrerantzean. Modu horretan, energia aurrezten dela diote ikerketek.