Jendaurreko arreta zerbitzua egokitu du UKUEk

Karkara 2020ko mar. 25a, 16:29

Koronabirusaren ondorioz aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen ez badute ere, administrazioak lanean jarraitzen du.

COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udal Elkarteak hainbat egokitzapen egin behar izan ditu. Jendaurreko aurrez aurreko jarduera bertan behera geratu bada ere, administrazioak martxa jarraitzen du. Herritarren arreta zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da. Harremanetarako eskuragarri daude zerbitzu telematikoak, egoitza elektroniko bidez, edota telefono eta posta elektroniko bidezko komunikazioak.

Hauek dira Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

Haatik, UKUEtik jakinarazi dutenez, Garapen Agentziako zerbitzu guztiak buru-belarri dabiltza, sortutako egoeraren aurrean, eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei aholkularitza eta babesa eskaintzeko. Baliabide guztiak jarriko dituzte eskualdeko eragileen eskura. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide