#EtxetikMundura

Aritz Pardina, etxetik mundura

Karkara

Aritz Pardina filosofoa da ikasketaz, eta lehengo hilean, Pentsamendu Tailerra jarri zuen martxan Etxeluze Gaztetxean. #EtxetikMundura egitasmorako bidali digun bideoan, etxean egoteko aholku batzuk eta liburuen gomendioak eman ditu.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) gainerako hedabideetan beste hainbat bideo ikusteko aukera izango da: Maxixatzen.eus-en Tomas Lizarazu musikari eta abeslaria, Uztarria.eus-ek Xanti Rodriguez zinemagile eta argazkilaria, Zarauzkohitza.eus-en Unax Nogales musikaria eta Baleike.eus-en Roberto Fuentes bideogilea.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Karkara.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide