Ostegunean bukatuko da Errigorako produktuak eskatzeko epea

Karkara 2020ko mar. 10a, 19:00

Martxoaren 12an amaituko da Nafar hegoaldeko produktuak eskatzeko epea. Interesatuek Errigoraren webgunean egin behar dute eskaera.

Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra (bost litroko bidoietan), eta arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) erosi daitezke kanpaina honetan. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan daude salgai. 

Interesa dutenek, Errigoraren webgunean egin behar dituzte eskaerak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide