Martxoaren 10ean egingo da hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa

Karkara

Zozketa publikoa udaletxean egingo dute, eta bertan ezagutuko dira hauteskunde-mahaietako kideak.

Apirilaren 5ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa martxoaren 10ean egingo da, asteartearekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide