2015ean sortutako proiektua
Lur eta Amets proiektua 2015ean sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko" asmoz, eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondoren etorri zen galdera-erantzun mahai jokoarekin.
Zarautzen asteburuan
Pertsonaiek bizia hartu dute gero, eta Euskal Herria autobus magiko batean zeharkatu dute abendutik otsaila artean; guztira, hamaika geldialdi egin dituzte familia eta lagun artean "lur eta ametsen abenturak" partekatzeko. Donostian, Durangon, Arrasaten, Altsasun, Eibarren, Gasteizen, Getxon eta Iruñean izan dira, besteak beste, filmaren protagonistak, eta harrera ezin beroagoa egin diete antzoki eta areto guztietan. Orain, berriz, pantaila handira egin dute salto eta zinematan topatuko dituzte neska-mutikoek.
Zarauzko Modelo aretoan ikusgai izango da Hau bai abentura! Lur eta Amets filma, otsailaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak, 17:00etan.