Zozketa: Alos Quartet laukotearen kontzerturako sarreren irabazleak

Karkara

Eneko Dorronsoro eta Amaia Iribar dira zozketako irabazleak.

Gaur Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Orioko Kultur Etxean. Hilaren 31n jarri zuen martxan KARKARAk emanaldirako bi sarrera bikoitzen zozketa, KARKARAren laguntzaileen artean. Hala, dagoeneko baditugu saridunen izen-abizenak: Eneko Dorronsoro eta Amaia Iribar dira.

Sarrera bikoitz bana irabazi dute biek, eta eskuragarri izango dituzte txartelak Kultur Etxeko harreran, kontzertuaren aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide