Gutxieneko zerbitzuak izango dira bihar tren eta autobus zerbitzuetan

Karkara

Biharko deituta dagoen greba orokorra dela-eta, Euskotrenek eta Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela adierazi dute. 

Hala, Oriotik Donostiara eta Oriotik Bilborako lineatan orduero izango dira trenak. Donostiarako noranzkoan goizeko 06:00etan izango da lehen trena Zumaiatik, eta 07:30etik aurrera orduro izango dira, 22:30ak arte.

Autobusei dagokionez, grebak eragina izango kostaldeko zein barrualdeko zerbitzuetan. Hemen dago linea bakoitzean izango diren gutxieneko zerbitzuak. Informazio zehatzagoa nahi duten herritarrak, Lurraldebusekin jarri daitezke harremanetan zalantzak argitzeko, 900-30-03-40 telefono zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide