Hezkuntza ulertzeko modu berria izango dute hizpide asteazkenean Orion

Karkara 2020ko urt. 26a, 10:00

Zingira Eskolak eta Donostiako Baleube adierazpen tailerrak antolatu dute hitzaldia. Salatxo aretoan izango da, 18:00etan hasita.

Zingira Eskolak eta Donostiako Baleube adierazpen tailerrak hitzaldia antolatu dute Orion, asteazkenerako. Salatxo aretoan izango da, 18:00etan hasita, eta hezkuntza ulertzeko modu berri bat azalduko dute Baleube elkarteko Marian Santamariak eta Benjamin Barandallak. Gaiarekiko interesa duten herritarrak saiora gonbidatu ditu Zingira Eskolak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide